Juia çaçue, juia çuen ama; ceren ez baita hura ene emaztea guehiago, ez-eta ni ere haren senharra. Bere beguithartetic ken betza bere lohiqueriac, eta bercerequilaco kutsapenac bere bulharren erditic;
Beldurrez-eta larruraino biluz, eta bere sort-egunean beçala eçar deçadan; eta eguin deçadan mortua eta bideric gabeco lurra iduri, eta hilaraz deçadan egarriz.
Hequien ama bercerequin kutsatu baita, hequiez amatu dena ahalquez estalia da, ceren erran içan duen: Ene oguia, ene ura, ene ilea, ene lihoa, ene olioa, ene edaria ematen darotedan ene galaien ondotic goanen naiz.
Eta jarraiquiren da bere galaiei, eta ez ditu atzemanen; eta bilhaturen ditu eta ez ditu kausituren, eta erranen du: Goanen naiz, eta bihurturen naiz ene lehembicico guiçona ganat; ceren ongui bainincen orduan, orai baino hobequi.
Hargatic, bercela eguinen dut; harturen dut ene oguia bere mugan, eta ene arnoa bere mugan; eta atheraturen ditut ene ilea eta ene lihoa, haren itsusqueria estalcen dutenac.
Eta galaracico ditut haren mahastiac eta picoac, ceinetaz erran içan baitu: Hauquiec dire ene sariac, ene galaiec eman içan darozquidatenac. Eta bera eçarriren dut oihanetan, eta lar-abereec iretsico dute.
Eta haren baithan bilhaturen ditut Baalen egunac, ceinetan igaiten baitzen isensua, eta eçarcen baitzituen bere beharrietacoac eta lephoco gatheac, eta goaten baitzen bere galaien ondotic, eta ahanzten baininduen ni, dio Jaunac.
Eta emanen diozcat bere mahastiçainac toquitic beretic, eta Acorreco harana, phesquiçari bidea idequitzeco: eta han cantaturen du bere gaztetasuneco egunetan beçala, eta Eguiptoco lurretic igan cen egunetan beçala.
Eta egun hartan adisquidançac eraguinen diozcatet hequiei lar-abere, ceruco hegastin eta lurreco cierpeequin; eta lurreuc kenduco ditut arrambela, eta ezpata, eta perla; eta descansu çabalean eguinaracico diotet lo.