Hau adi çaçue, apheçac; Israelgo etchea, çaude erne; erregueren etchea, emaçu beharria; ceren juiamenduco ordua baita çuençat, çaindu behar cintuztenençat bilhacatu baitzarete arte bat, eta Thabor gainean sare hedatu bat.
Eta Efraimec ikusi du bere erkidura, eta Judac bere esteca; eta Efraim goan da Asurren gana, eta bidali du erregue asperçailearen gana; eta harec ecin sendaturen çaituztete, eta ecin urraturen darotzuete esteca;
Ceren ni lehoin urrixa bat beçala içanen bainatzaio Efraimi, eta lehoincume bat beçala Judaco etcheari: nic, nic harrapaturen ditut, eta goanen naiz; nic harturen ditut, eta nihorc ecin kenduco darozquit.