Berez bere dire erreguinatu, eta ez ene bidez; buruçagui egotu dire, eta ez naiz ohartu; beren urhe-cilharretaric eguin dituzte idolac, beren hilgarri.
Escainico dituzte bitimac, imolatuco eta janen haraguiac, eta Jaunac ez ditu onhetsiren hequien sacrificioac; orai orhoituren da hequien tzarqueriaz, eta ikarturen ditu hequien bekatuac; hequiec Eguiptora bihurturen dire.
Israelec ahanci du bere eguilea, eta alchatu dute temploac; eta Juda haritu da asco hiriren hazcarcen. Eta nic igorriren dut sua haren hirietara; eta suac iretsico ditu Israelen etcheac.