Jaunari ez diote arnozco libacioneric eguinen, eta ez dire haren gogaraco içanen; hequien sacrificioac içanen dire deithoraçaleen oguia iduri; hartaric janen duten guciac kutsutan sarthuco baitire; ecen bicitzeco dute beren oguia eta hartaric ez da Jaunaren etchean sarthuren.
Ecen huna non desmasiaren ihes goan diren; Eguiptoac bilduco ditu, Memphisec ehorcico; hain lehiagarri citzaioten cilharra, hausinençat gueldituren da; karlotchac nausituren dire hequien etcheetan.
Profetac Efraimen ene Jaincoaren beguiralari içan behar citazqueenean, galpeneco arte bilhacatu dire hango bide gucietan, erhoqueriara hicitagarri beren jaincoaren temploan.
Aurkitu nuen Israel hala-nola mahatsac mortuan, hala-nola lehembicico fruituac picoaren adar-mocoetan; hequiec ordean Beelphegorren gana goan dire; ene ganic atzetu dire beren ahalcamendutan, eta hatsgarri eguin dire, maithatu dituzten gauçac beçala.
Galgalan aguertu da hequien tzartasun gucia; hargatic han hartu ditut gaitzirizcotan; beren asmuetaco malçurqueriaren gatic, iraiciren ditut ene etchetic; ez ditut guehiago maithaturen; hequien buruçagui guciac ene ganic guibelatzen hari dire.