Ecen jendaqui bat igaiten hari da ene lurrera; hazcarra da eta ecin-kondatuzcoa; haren horcec iduri dute lehoin-horçac, eta haren haguinec lehoincumearenac.
Larrutua da mahastia eta iraunguitzen hari da picoa; mingrana, palma, sagarra eta bazterretaco çuhamu guciac ihartu dire; ecen guiçasemeetaric galdu da bozcarioa.
Çurdatzac jaunçatzue, eta nigarretan çaudezte, apheçac; orrobia eguiçue, aldareco ministroac; sar çaitezte barnera, çakuen gainean etzan çaitezte, ene Jaincoaren ministroac; ceren çuen Jaincoaren etchetic galdu baitire sacrificioa eta libacionea.
Lar-abereec ere çure gana goititzen dituzte beguiac, uri esque daudecen erainçac iduri; ceren ithur-urac agortuac baitire, eta suac iretsi baititu mortuco leku ederrac.