Bilduco ditut jendaia guciac, eta eramanen ditut Josafateco haranera, eta han juiamendutan sarthuco naiz ene populu eta Israelgo ene primança, jendaietan barraiatu dituztenen gainean, eta beren artean çathitu duten ene lurraren gainean.
Bainan cer ikusteco da çuen eta ene artean, Tir, Sidon eta Palestindarren eremuac? Aspercunde bihurcen othe darotaçue niri? Eta ene ganic aspercera hari baçarete, ordu berean çuen buruen gainera bihurturen darotzuet ordaina.
Jaunac Siondic eguinen du orroa, eta Jerusalemetic adiaraciren du bere minçoa; eta ikaraturen dire ceru-lurrac; eta Jauna içanen da bere populuaren phesquiça eta Israelgo haurren indarra.
Eta jaquinen duçue ni naicela çuen Jainco Jauna, Siongo ene mendi sainduan egoten naicena; eta saindu içanen da Jerusaleme, eta arrotzac ez dire guehiago hartan gaindi iraganen.
Eta egun hartan guerthaturen da eztia jautsico dela mendietaric, eta esnea munhoetaric; ur biciac goanen dire Judaco lats gucietaric; eta Jaunaren etchetic ilkico da ithurri bat, eta urztaturen du Elhorrietaco erreca.
Eguiptoa desmasian içanen da, eta Idumea mortu hilgarri bat; ceren gaizqui erabili baitituzte Judaco umeac, eta beren lurrean ixuri baitute odol hobengabea.