Minça çaite Israelgo semeei eta erroçute: Çuetaric norbaitec Jaunari escainico dioenean aciendetaric bitima bat, hori da idi edo ardietaric bitimac escaincean,
Haren escainça holocausta balin bada eta abere gorrietaric, orotsa eta narriogabea escainico du lekucotasuneco tabernacle-sarcean, bere alderat jabalarazteco Jauna:
Eta aratchea Jaunaren aitzinean imolatuco du, eta Aaronen seme aphecec escainico dute haren odola, ixurcen dutelaric tabernacle-sarcearen aitzinean den aldarearen inguruan.
Bainan sabela eta çangoac urean garbituco dituzte. Apheçac, escaini guciac erreco ditu aldarearen gainean holocaustetan eta usainic goçoenetan Jaunari.
Hegalac trencatuco ditu, eta bitima ez du ebaquico, ez-etare burdinazco tresnaz çathituco, eta erreco du aldarearen gainean, sua azpitic emanicaco egurrarequin. Hori da holocausta bat eta escainça bat usainic goçoenecoa Jaunari.