Guiçona, ceinari larruan eta haraguian atheratuco baitzaio cara mudazcoric edo bixicaric, edo cerbait arguidura beçalatsucoric, erran nahi da leguen-çauria, eramana içanen da Aaron apheçaren aitzinera edo haren semeetaric baten gana.
Hunec ikusten duenean leguena larruan, eta ileac çurira mudatuac, eta leguenaren itchura den toquia sarthuagoa dela larrua baino eta berce haraguia baino, lehenaren çauria da, eta apheçaren erabaquitic guiçona lagunetaric berecia içanen da.
Bainan çuritasun argui hura larruan bada, eta berce haraguia baino sarthuagoa ez bada, eta ileac leheneco caran badaude, apheçac guiçona çazpi egunez hersia iduquico du,
Eta çazpigarren egunean beguiratuco dio: eta baldin leguena ez bada guehiago handitu, eta ez baditu larruan aitzineco neurriac iragan, berriz berce çazpi egunez hersico du.
Eta çazpigarren egunean beguiratuco dio: eta leguena ilhunago bada, eta ez bada larruan hedatu, xahutuco du guiçona, ceren çaragarra baita: guiçonac garbituco ditu bere soinecoac, eta xahu içanen da.
Leguena çaharquitua eta larruari jota dela erabaquico da. Horren gatic apheçac lohitzat atheratuco du guiçona, eta ez du hersico, ceren haren lohitasuna aguericoa baita.
Hunec ikusico duenean leguenaren toquia berce haraguia baino sarthuagoa, eta ileac çurituac, haina lohitzat atheratuco du; ecen leguenaren çauria ilki da orbainean.
Apheçac beguiratuco dio, eta çurira bihurtu bada, eta haren lekua larru gaineracoa baino sarthuagoa; lohitzat atheratuco du guiçona, ceren leguenaren çauria orbainean sorthu baita.
Ileen cara hala-hala egon bada, eta çauria ez bada gaineraco haraguia baino sarthuagoa, eta leguenaren ithura gobela balin bada, apheçac guiçona hersico du çazpi egunez,
Bainan çuritasuna bere lekuan egon bada garbia içan gabe, erretzapeneco çauria da: eta horren gatic guiçona xahutzat atheratuco da, ceren orbaina erredurarena baita.
Eta lekua sarthuagoa bada berce haraguia baino, ilea horasta eta ohi baino meharragoa, apheçac hainac lohitzat atheratuco ditu, ceren leguena burucoa eta biçarrecoa baita.
Baldin çazpigarren egunean ikusten bada çauria bere lekuan egon dela, eta ez dela berce haraguia baino sarthuagoa, apheçac xahu atheratuco du, eta xahu içanen da bere soinecoac garbitu ondoan.
Apheçac beguiratuco çuritasun ubelac arguitzen duela larruan kausitzen badu, jaquin beça ez dela leguena, bainan plapa çuri bat, eta guiçona xahua dela.
Eta çazpigarren egunean berriz beguiraturic, berhatu dela atzematen badu, dirauen leguena da, soinecoa kutsatua dela erabaquico du, eta thonequin causitu diren gauça guciac ere bai;
Eta ikusten duenean leheneco itchura ez dela bihurtu, nahiz leguena ez den berhatu, lohitzat erabaquico du, eta suan erreco, leguena jarri delacotz soinecoaren axalean, edo barnera ere sarthu.
Hori da leguenaren leguea soineco ilezcoetan eta lihozcoetan, oihalean eta forraduran, eta larruzco pusca gucietan, nola behar diren xahu edo lohitzat atheratu.