Gero, hegazti bizia, zedro-zura, purpura gorrimina eta isipua harturik, iturburuko uraren gainean hildako hegaztiaren odoletan bustiko ditu, baita hegazti bizia ere.
«Garbitu behar duenak arropak garbituko ditu eta ile guztia moztuko, uretan bainatuko da eta, horrenbestez, garbi geldituko da. Ondoren, kanpaleku barrura sar daiteke; hala ere, zazpi egunez oihal-etxolatik kanpo egongo da.
Zazpigarren egunean, gorputzeko ile guztia moztuko du —burukoa, aurpegikoa, bekainekoa eta gainerako guztia—, arropak eta gorputza garbituko ditu eta garbi geldituko da.
«Zortzigarren egunean, bi bildots akats gabe, urteko arkume akats gabe bat, olioz oraturiko hamabi kilo irin garbiko oparia eta litro erdi bat olio hartuko ditu.
Apaizak, bildotsetariko bat harturik, ordain-oparitzat eskainiko du, litro erdi bat olio rekin batera, eta Jaunari aurkeztuko, errituzko aurkezpen-keinua eginez.
Toki sakratuan hilko du bildotsa, barkamen-oparigaia eta erre-oparigaia hiltzen diren tokian. Ordain-oparia, barkamen-oparia bezala, apaizarentzat da; guztiz sakratua da.
«Gero, apaizak ordain-oparigaiaren odola hartu eta garbitu behar duenaren eskuineko belarria eta eskuineko eskuko eta eskuineko oineko erpuruak igurtziko ditu.
Garbitu behar duenaren eskuineko belarria eta eskuineko eskuko eta eskuineko oineko erpuruak igurtziko ditu eskuan duen olioaz, ordain-opariko bildotsaren odolaren gainean.
Gero, barkamen-oparia eskainiko du apaizak eta bere kutsaduratik garbitu behar duenaren aldeko garbikuntza-ohikunea egingo berriro. Ondoren, erre-oparigaia hilko du
«Legenduna pobrea bada, opari guztiok erosteko ahalbiderik gabea, bildots bat bakarra hartuko du ordain-oparirako, Jaunari aurkeztu eta garbikuntza-ohikunea egiteko; gainera, oliotan oraturiko lau bat kilo irin garbi, litro erdi bat olio,
Ordain-oparirako bildotsa hilko du eta, haren odol pixka bat harturik, garbitu behar duenaren eskuineko belarria eta eskuineko eskuko eta eskuineko oineko erpuruak igurtziko ditu.
Garbitu behar duenaren eskuineko belarria eta eskuineko eskuko eta eskuineko oineko erpuruak igurtziko ditu eskuan duen olioaz, ordain-opariko bildotsaren odola ezarri duen toki berean.
Gero, usakume edo usapaletarik bat —eraman ahal izan duena— eskainiko du apaizak; bata barkamen-oparitzat eskainiko du eta bestea erre-oparitzat, labore-opariarekin batera.
Gero, zedro-zura, isipua, purpura gorrimina eta hegazti bizia harturik, hegazti hilaren odoletan eta iturburuko uretan bustiko ditu, eta zazpi bider zipriztinduko du etxea.