Eta nic ene beguithartea bihurturen dut haren contra; eta eceztatuco dut bere populuaren erditic, ceren bere umeetaric eman duen Moloqui, lohitu duen ene sainduteguia eta liçundu ene icen saindua.
Bainan baldin lekuco populuac arduraric ez badu harcen eta ene manamenduaren eçaxolaz beçala, Moloqui bere umeetaric eman duen guiçona uzten badu, eta ez badu hil nahi,
Ene beguithartea bihurturen dut guiçon haren contra eta haren odolaren contra, eta calituren ditut populuaren erditic bera eta Moloquequin bere lohiqueria onhetsi dioten guciac.
Norbait gaizquinetara eta aztietara bihurcen bada, eta hequiequin kutsatu, haren contra bihurturen dut ene beguithartea, eta heriotzez kenduco dut bere populuaren erditic.
Norbait balsatu bada berceen emaztearequin, eta lohiqueriaco bekatua jauqui badu bere Jaunaren emaztearequin, lohitzailea eta lohitua biac heriotzez hilac içan beitez.
Norquere lo eguin baituque bere amaiçunarequin eta bere aitaren ahalquea aguertu baituque, bi lohiac heriotzez hilac içan beitez: beren odola gainera bequiote.
Guiçonac guiçonarequin lo eguin badu eta emaztequi bati beçala hurbildu baçaio, biec eguin dute gaizqui handia; biac heriotzez hilac içan beitez, eta beren odola gainera bequiote.
Alabarequin ezcondu eta haren ama ere emaztetzat hartuco duenac, bekatu handia eguin du: biciric hequiequin erre bedi, eta horremberceco gaizquia gueldi ez bedi çuen artean.
Hartuco duenac bere arreba, bere aitarenganicacoa edo bere amarenganicacoa, eta ikusi baituque haren ahalquea, eta arrebac beguiratu baitioque anaiaren laidoari, biec gauça tzarra eguin dute: beren herritarren aitzinean hilac içanen dira, ceren elkarri aguertu diozcaten beren laidoac, eta beren tzarqueria jasanen dute.
Emaztequi astagaitza darioenarequin balsatu dena eta haren ahalquea aguertu duena, eta harec berac ere erakutsi badu bere odolaren ithurria, biac beren populuaren erditic hilac içan beitez.
Ez duçu aguertuco çure amaren ahizparen baithan eta aitaren arrebaren baithan ahalquesun dena: hori eguin duqueenac bere haraguico laidoa aguerian ematen du: biec jasanen dute beren tzarqueria.
Aitaganicaco edo amaganicaco osabaren emaztearequin balsatu denac, eta bere ahaidearen laidoa aguertu duenac, biec jasanen dute beren bekatua, eta haurric gabe hilen dira.
Berez çatzue beraz çuec ere abere xahua hala ez denetic, hegastin xahua xahu ez denetic; beldurrez-eta çuen arimac liçun detzatzuen, acienda, eta xori, eta lurraren gainean higuitzen diren eta çuei lohi erakutsi darozquitzuedanetan.
Guiçon edo emaztequia gaizquinqueriaco eta aztiqueriaco izpiritua içanen duena, heriotzez hil beitez: harrica cali betzate; beren odola beren gain içan beçate.