Erroçute berei eta bere ondocoei: Çuen odoleco edocein guiçon lohi delaric hurbilduco dena niri consecratuac eta Israelgo semeec escainiac diren gaucetara, galduren da Jaunaren aitzinean. Ni naiz Jauna.
Aaronen odoleco guiçonac, leguensu içanen denac edo haci jariarequin, ez du, sasualdu arteo, janen niri consecratuac çaizquitanetaric. Hilac lohitua eta haci jariaduna uquitu duena,
Beguira betzate ene manamenduac, ez erorceco bekatura, eta hil ez ditecen ene sainduteguian, hura liçundu ondoan. Ni naiz Jauna hequiec sainduesten ditudana.
Bainan alhargunduric, edo senharrac igorriric, eta haurric gabe itzuli bada bere aitaren etchera, aitaren jatecoetaric hacico da nescatcha gazte cenean beçala. Arrotzec ez dute hequietaric jateco escuric.
Minça çaite Aaroni eta bere semeei eta Israelgo seme guciei, eta erroçute: Israelgo etcheco norbaitec, edo çuen artean bici diren arrotzetaric batec, bere escainça eguiten badu, edo botu baten bethetzeco, edo bere gogo onez, edocein gauça ekar deçan Jaunaren holocaustetaco,
Baquezco bitima bat Jaunari escainico dioen guiçonac, edo botu baten bethetzeco, edo bere gogo onez, nahiz idietaric, nahiz ardietaric, narriogabea escainico du, onhesgarri içan dadiençat: hartan ez da narrioric behar.
Itsua bada, cerbait hautsiric duena, udersua, orbainduna, çaragarsua, edo negalduna; ez dioçue Jaunari escainico, eta halacoetaric ez duçue deusere Jaunaren aldare gainean erreco.
Ez dioçue Jaunari escainico abereric potroac bihurtuac, edo lehertuac, edo ebaquiac eta kenduac dituztenetaric, eta ez duçue çuen lurrean deusere holacoric eguinen.
Arrotzaren escutic ez dioçuete çuen Jaincoari escainico ez oguiric, ez eta eman nahi luqueen berceric; ceren galduac eta narriotuac baitira haren escuticaco guciac: ez ditutzue hartuco.