Eta ecin gambiatuco da, erran nahi da ona tcharrera, ez-eta tcharra onera: baldin gambiatzen badute, gambiatua eta gambiatzeco baliatu dena, biac Jaunari consecratuac içanen dira.
Norbaitec bere etchea botuz ematen badu eta Jaunari consecratzen, apheçac beguiratuco dio ona ala tcharra denez, eta emanen dioen balioaren arabera saldua içanen da:
Baldin bere goçameneco landa botuz eman badu eta Jaunari consecratu, bihi erainçatic hartuco da balioa: hogoi eta hamar gaitzeru garagarrezco erainçaren lurra balin bada, berrogoi eta hamar siclo cilharrezcotan salduco da.
Aberea lohia balin bada, escainçaileac berrerosico du çure estimutic, eta gainera emanen du borzgarrena; berrerosi nahi ez badu, berce bati salduco da çuc eman estimuan.
Jaunari consecratzen dena, nahiz guiçona, nahiz aberea, nahiz landa, ez da salduco, eta ecin berreros daiteque. Edocein gauça behin consecratua içan dena, Jaunaren sainduren saindu gueldituco da.
Ez da, ez onic, ez tcharric hautstuco, ez berme batera trucatuco. Baldin norbaitec trucatzen badu, truquezcoa eta trucatua, biac Jaunari consecratuac içanen dira, eta ez dira berrerosiac içanen.