Norc-ere bekatu eguin baituque, eta Jauna erdeinatuz, bere lagunari ukatu baitioque çaincera fidatua içan çaioen gauça, edo borchaz cerbait kendu baituque, edo amarruz atzeman,
Edo gauça galdua kausitu baituque, eta ukatzean cina gainera eguin baituque, eta eguin baituque berce cerbait gauça, ceinetan guiçonac bekatutan erorcen ohi baitira,
Manamendu hau eguioçute Aaroni eta bere semeei: Huna holocaustaco leguea: gau gucian goiçalderaino holocausta erretzen egonen da aldarean: eta aldare beretic içanen da sua.
Apheçac jauncico ditu athorra eta liho-harizco galçac: hartuco ditu, suac, oro erre ondoan, utzi dituen hautsac; eta aldarearen sahetsean eçarri dituenean,
Erauncico ditu lehembicico soinecoac, eta berce batzuec jaunciric, campetaric hautsac atheratuco ditu, eta toqui arras garbi batean errearacico ditu azquen phindarreraino.
Bainan aldarean kaldan egonen da bethi sua, ceina hacico baitu apheçac, egun guciz goicetan egurrac emanez; eta holocausta eçarriric, gainean erreco du bitima baquezcoen bilgorra.
Apheçac olioz bustia den irin cethabatutic ahur bat hartuco du, eta irinaren gainean den isensu gucia; eta hura aldare gainean erreco du, Jaunari usain goçoeneco çaioen orhoitzapen bat beçala:
Aaronen odoleco guiçonquiec bakarric hartaric janen dute. Hori legue bat Jaunaren facrificioen gainean bethicoa içanen da çuen ondoregoa gucian. Hortan kutsatuco dena sainduetsico da.
Hau da Aaronec eta bere semeec Jaunari escaini behar diotena beren gançu-egunean. Bethiereco sacrificiotan escainico dute irin cethabatutic ephi baten hamargarrena, erdia goicean eta erdia arratsean,
Erroçute Aaroni eta bere semeei: Hau da bekatuarençateco bitimaco leguea: Jaunaren aitzinean imolatua içanen da, holocausta escaincen den toquian. Sainduren saindu da.
Ecen bekatuarençat hilcen den bitima, ceinaren odola lekucotasuneco tabernaclera eramaten baita, sainduteguian eguitecotzat xahupena, ez da jana içanen, bainan bai suaz ahitua.