Bitima bekatuarençat escaincen den beçala, orobat escainia içanen da hobenarençat: bi bitimençat legue bera içanen da: bitima içanen da escaincen duen apheçarençat.
Esquer-onezco escainça balin bada, escainico dira ogui alchagarrigabeac olioz bustiac, eta ophil airisac olioz gançutuac, eta irin cethabatua erreric, eta causerac olioarequin orhatuac;
Norbaitec botuz edo bere oldetara bitima bat escaincen badu, hura ere egun berean janen da: bainan biharamuneco guelditzen bada cerbait, jatea haiçu da;
Norbaitec baquezco bitimaren haraguietaric hirugarren egunean jaten badu, escainça alfer bilhacatuco da, eta escainçaileari etzaio baliatuco: bainan aitzitic, holaco jaquiaz lohitu dena, legue haustez hobendun içanen da.
Guiçon edo aberearen lohia edo kutsa deçaqueen cerbait uquituric, halere horrelaco haraguietaric janen duena, bere populuaren artetic xahutua içanen da.
Ecen hartu ditut Israelgo semeen ganic, hequien baquezco bitimetaric, ene aitzinean alchatzen den bulhar-artea, eta ebaquitzen den sorbalda, eta Aaron apheçari eta haren semeei eman ditut, bethi iraunen duen legue batez Israelgo populu gucia baithan.