Hau dio Jaunac: Moabec eguin dituen hirur eta lau gaixtaquerien ondoan, ez dut hautsico ene erabaquia; ceren Idumeaco erregueren heçurrac erre dituen herrausteraino.
Hau dio Jaunac: Judac eguin dituen hirur eta lau tzarquerien ondoan, ez dut hautsico ene erabaquia; ceren Jaunaren leguea baitute arnegatu, eta haren manamenduac ez çaindu; alabainan enganatu dituzte beren jaincoaiçunec, ceinen ondotic ibili içan baitire hequien arbasoac.
Hau dio Jaunac: Israelec eguin dituen hirur eta lau tzarquerien ondoan, ez dut hautsico ene erabaquia; ceren prestua duten saldu dirutan, eta beharra oinetaco truc.
Hequiec lurreco herrautsean lehercen dituzte beharren buruac, eta makurcen dute xumeen bidea; semea eta aita nescatcha ber-baten gana ibili dire, ene icen sainduari laido eguiteco.
Nic xahutu nuen bada hequien aitzinetic Amorhearra, ceinaren irazquia cedroaren goratasunaren bardin, eta bera haritza beçain hazcarra baitzen; eta nic lehertu nituen haren gaineco fruituac eta haren behereco erroac.