Lehoinac oihanean orroa eguinen othe du harrapaquinic ez badu? Lehoincumeac bere etzan-lekutic marruma arthiquiren othe du, ez balin badu cerbait atzeman?
Hau adiaraz çaçue Açoteco etcheetan eta Eguiptoco lurreco etcheetan, eta erraçue: Bil çaitezte Samariaco mendietara eta ikusatzue hango erhoqueriaqueta eta hango çokoloetan jasaiten diren bidegabequeriac.
Hau dio Jaunac: Nola arçain batec lehoinaren ahotic athera bailetzazque bi ixter edo beharri moca bat, hain nequez atheraco dire Israelgo semeac, Samarian daudenac ohe-çokoan, edo Damasco-etzauncetan.