Jainkoa da izar-multzoak sortu dituena, iluna egunsenti eta eguna gau beltz bihurtzen duena; itsas urak biltzen eta lur gainera isurtzen dituena. Jauna du izena.
Jende xehea larrutzen duzue, gari-zerga ordaintzera behartuz. Harlanduzko etxeak egin dituzue, baina ez zarete berorietan biziko; mahasti bikainak landatu, baina ez duzue berorien ardorik edango.
Ondo ezaguna dut zuen errebeldien neurrigabea eta zuen bekatuen astuna: errugabea estutu duzue, eskupekoa jaso, auzitegian behartsuen eskubidea baztertu.
Honela dio Jainko Jaun ahalguztidunak: «Plaza guztietan doluminak izango dira, kale guztietan negar-zotinak. Nekazariak deituko dituzte dolurako, erostariak hileta-negarrerako;
Egun horretan, lehoiarengandik ihesi ibili eta hartzarekin tupust egiten duen gizonaren antzeko izango zarete, edota, etxean sartu eta horman eskua ipini orduko, sugeak zizta egiten dionaren antzeko.