Iragan çaitezte Calanera, eta ikusaçue; handic çoazte Emath handira, eta jauts çaitezte Palestindarren Jethera, eta hequien erresuma ederren gucietara; hean hequien eremuac çuenac baino çabalagoac othe diren.
Bolizco oheetan lo eguiten duçuenei, eta çuen etzauncetan goçoqui çabalcen çaretenei; arthaldetic bildotsa eta abereetaric aratche goria jaten duçuenei;
Jainco Jaunac cin eguin du bere buruaz, armadetaco Jainco Jaunac erran du: Hastio dut Jacoben hampurustasuna, higüin ditut haren jaureguiac, eta hiria bere egoiliarrequin etsaiari arthiquiren diot.
Çaldiec laster eguin othe deçaquete harsuetan, edo iraulden hari othe daiteque bafidiequin? ecen uherdurara bihurtu dituçue juiameuduac, eta ciçari-belharrera justiciaren fruituac.
Israelgo etchea, huna beraz çuen contra eraiquiren dudala jendaqui bat, dio armadetaco Jainco Jaunac; eta xahuturen çaituztete Ematheco sarcetic mortuco errecaraino.