Hau erakutsi içan darot Jainco Jaunac, eta hara xartalaren eguilea, uri berantecoac belharra sorrarazten abiatzen duenean; eta hara uri berantiarra erreguerençateco ephai-aldiaren ondotic.
Hau erakutsi çarotan Jaunac: eta hara Jainco Jaunac deitzen çuela suzco juiamendua; eta suac iretsi çuen çolagune handi bat eta gainetaric çathi bat jan çuen.
Eta Jaunac erran çarodan: Cer ikusten duçu, Amos? Eta ihardetsi nuen: Harguin phalote bat. Eta Jaunac erran çuen: Huna nic utzico dudala phalotea Israelgo ene populuaren erdian; ez naiz guehiago haren embocatzen harico.
Eta Amasias, Bethelgo apheçac igorri çuen Israelgo erregue Jeroboamen gana, cerralaric: Amos çure contra bihurtu da Israelgo etchearen erdian; lurrac ecin egarrico ditu haren solas guciac.
Hori gatic hau dio Jaunac: Hire emaztea lilitcho ibiliren duc hirian; hire semeac eta hire alabac ezpataren azpira erorico dituc; hire lurra hariaz içanen duc neurtua; eta hi, lur lohian hilen haiz, eta Israel bere lurretic gathibu eramana içanen duc.