Eta erran çarotan: Cer ikusten duçu, Amos? Eta ihardetsi nuen: Fruitu maco bat. Eta Jaunac erran çarotan: Israelgo ene populuaren gainera heldu da akabança; ez natzaio barkatzen guehiago harico.
Eta egun hartan temploco atheetaco erroac carrancaz harico dire, dio Jainco Jaunac; asco hilen dire, eta ixiltasuna arthiquia içanen da toqui gucietara.
Dioçuelaric: Noiz iraganen da hilabethea, eta salduco ditugu gure salgueiac? Noiz goanen larumbata, eta atheratuco ditugu oguiac; ttipituco dugu neurria, handituco sicloaren phisua, eta erabilico balança aiçunac,
Horren ondotic, lurra ez othe da gainazpicatuco? Nigarretan egonen dire hor daudecenac oro; iganen dire hala-nola hibai bat gucia; eta iraiciac içanen dire, eta urthuco dire Eguiptoco hibaia beçala.
Eta çuen besta-buruac aldaturen ditut deithoretara, eta çuen cantica guciac kexuetara; çakua ekarriren dut çuen bizcarretara eta karçoiltasuna buru gucien gainera; eta lurra eçarriren dut, bere haur bakarraz nigarrez dagoen ama bat iduri, eta haren azquen orduac emanen ditut karmindurazco egun bat beçala.
Huna heldu direla egunac, dio Jaunac, eta gosetea bidaliren dut lurrera, ez oguizco gosetea, ez-eta ur-egarria, bainan-bai Jaunaren hitzaren ençutecoa.
Eta asaldutan içanen dire itsaso batetic bercera eta ipharretic iguzqui-aldera; inguruca ibiliren dire Jaunaren hitzaren bilha, eta aurkituren ez dute.
Ceinec Samariaco bekatuaz cin eguiten baitute, eta erraten: Dan, ala hire Jaincoa! eta, ala Bersabeeco bidea! Eta erorico dire, eta ez dire guehiago jaiquico.