Navarro Labourdin 1571
|
| 1 |
| Eta Jaunac han eçarri çuen arrain handi bat Jonasen iresteco; eta Jonas arrainaren sabelean egotu cen hirur gau-egunez. |
| 2 |
| Eta bere Jainco Jaunari othoitz eguin cioen arrainaren sabeletic, |
| 3 |
| Eta erran cioen: Ene hesturaco lekutic Jaunari eguin diot deihadar, eta ençun nau; hobiaren ondotic oihu eguin dut, eta aditu duçu ene minçoa. |
| 4 |
| Arthiqui nauçu lecera, itsasoaren barnera, eta urec inguratu naute; çure tirain eta uhinac oro iragan çaizquit gainetic. |
| 5 |
| Eta nic erran dut: Iraicia naiz çure beguien aitzinetic; berriz ikusiren dut halere çure templo saindua. |
| 6 |
| Urec inguratu naute, bicia kenceco heineraino; leceac birundan hartu nau, itsasoac estali darot burua. |
| 7 |
| Mendien behereco erroetara jautsi naiz; lurreco hersgailuec guilçatu naute bethico; eta çuc, ene Jainco Jauna, galcetic beguiraturen duçu ene bicia. |
| 8 |
| Ene arima hestutua cenean ene baithan, çutaz orhoitu naiz, Jauna; hel çadien ene othoitza çure gana, çure templo saindura. |
| 9 |
| Hutsalqueria alfer batzuei jarraiquitzen direnec uko eguiten diote beren alderaco urricalmenduari. |
| 10 |
| Bainan nic laudoriozco cantuequin imolaturen darozquitzut bitimac; eta ene salbatzeco, Jaunari bihurturen diozcat eguin diozcadan botu guciac. |
| 11 |
| Eta Jaunac arrainari erran, eta arrainac goiti eguin çuen Jonas leihorrera. |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque/jonah/002.mp3
4
2