Navarro Labourdin 1571
|
| 1 |
| Eta bigarrera aldico Jonasi ilki citzaioen Jaunaren hitza, cerralaric: |
| 2 |
| Jaiqui çaite, eta çoaz Ninibaco hiri handira, eta han erançun çaçu nic erraten darotzudan erançuquia. |
| 3 |
| Eta jaiqui cen Jonas, eta, Jaunaren hitzaren arabera, Ninibara goan cen; eta Niniba hain cen hiri handia, non baitzuen hirur egunen bidea. |
| 4 |
| Eta Jonasec, sarcen abiatu cenetic, eguin çuen egun baten bidea, eta oihu eguiten çuen eta erraten: Oraino berrogoi egun, eta hiria xahutua içanen da. |
| 5 |
| Eta Ninibarrec sinhetsi çuten Jaincoa baithan; erançun çuten barura, eta handienetic ttipieneraino çakuz jaunci ciren guciac. |
| 6 |
| Eta berria heldu içan citzaioen Ninibaco erregueri, eta jaiqui cen bere tronutic, eta arthiqui cituen bere soinecoac, eta jaunci çuen çaku bat, eta jarri cen hautsaren erdian. |
| 7 |
| Eta Niniban oihu eguin eta erançun çuten erregueren eta buruçaguien manamenduz, erranez: Guiçonec, çaldiec, idiec, ardiec ez beçate den-gutiena dasta; ez beitez alha, eta ez beçate uric edan. |
| 8 |
| Çakuz estal beitez guiçonac eta aciendac; beren indar guciaz deihadareguin bioçote Jaunari; eta batbedera bihur bedi bere bide gaixtotic eta escuen gainean duen tzarqueriatic. |
| 9 |
| Norc daqui hean ez den itzulico Jaincoa, eta hean ez duen barkatuco; hean ez den bihurco bere hasarrearen iraquiduratic, eta hala ez baicare galduco? |
| 10 |
| Eta Jaincoac ikusi cituen hequien eguinçac, itzuli cirela beren bide tzarretic; eta Jaincoa urricaldu cen hequiei eguinen ciotela erran çuen gaizquiaren gainean, eta etzioten eguin. |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque/jonah/003.mp3
4
3