Elizen Arteko 2008
|
| 1 |
| Honela hitz egin zion berriro Jaunak Jonasi: |
| 2 |
| «Ea, zoaz Ninivera, hiri handi horretara, eta aldarrikatu bertan eman dizudan mezua». |
| 3 |
| Ninivera joan zen Jonas, Jaunak agindu bezala. Ninive hiria izugarri handia zen; hiru egun behar ziren alde batetik bestera zeharkatzeko. |
| 4 |
| Sartu zen Jonas hirian barrena eta egun osoan ibili zen mezu hau aldarrikatuz: «Berrogei egun barru erraustua izango da Ninive». |
| 5 |
| Ninivetarrek sinetsi egin zioten Jainkoari. Hala, baraualdi bat egitea erabaki zuten eta dolu-jantziz estali ziren, zahar eta gazte. |
| 6 |
| Niniveko erregea, gertatzen zenaren berri jakin zuenean, tronutik jaiki, errege-jantziak kendu eta, dolu-jantziz estalirik, errautsetan eseri zen. |
| 7 |
| Gero, hau aldarrikarazi zuen hirian: «Erregearen eta beronen gobernarien aginduz, gizaki eta abere, behi eta ardi, inork ez beza ezertxo ere dasta, ez bitez larra, ez bezate edan; |
| 8 |
| gizaki eta abere, estal bitez dolu-jantziz; egin biezaiote dei Jainkoari gartsuki; utz bitzate denek beren jokabide gaiztoak, bortxakeriazko beren egintzak. |
| 9 |
| Agian, Jainkoak ere atzera egingo du eta damutuko da, agian itzaliko da haren sumina, eta ez gara galduko». |
| 10 |
| Ikusi zuen Jainkoak beren jokabide gaiztoetatik atzera egin zutena, eta damutu egin zen haiei egindako mehatxuaz eta ez zuen bete. |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque2008/jonah/003.mp3
4
3