Eta lehiatu dituzte landac, borchaca hartu dituzte, eta ebatsi dituzte etcheac; gueçurrez belçatzen çuten guiçon bat, haren etchearen irritsean; berce bat berriz, haren lurren lehian.
Aria hortaz hau dio Jaunac: Huna non jendaqui horrençat gaitza derabilcadan burutan; hartaric ez ditutzue çuen lephoac itzurico, eta etzarete burgoiric ibilico, latzeguia içanen baita dembora.
Orduan erranquiçun bat atheratuco dute çuen gainean, eta goçoqui cantatuco dute cantu hau: Desmasiaz gare xahutuac; ene populuaren çathia berce batzuetara da aldatua: nola urrunduren da ene ganic, guibelerat heldu denaz gueroztic gure eremuen çathitzailea?
Eta aitzitic ene populua ceiherrera jaiqui da; athorraz berçalde, capa ere kendu dioçue beharrari, eta perla eman dioçuete beren bidean iragaiten cirenei.
Oxala izpiritugabeco guiçon bat baninz, eta gueçurrac balire ene erranac! Çuen gainera ixurico dut karastasuneco arnoa, eta hordiaraciren çaituztet; eta haina hura ceinaren gainera ixurico baita, populu hau içanen da.
Ecen hequien aitzinean içanen da bide-idequitzailea; molçoca ethorrico dire eta athetic sarthuco; eta hequien erregue hequien aitzinean iraganen da, eta hequien buruan içanen da Jauna.