Jabalaraz othe daiteque Jauna mila aharirequin, edo asco mila aker guicendurequin? emanen othe dut ene tzarqueriarençat ene seme lehena, ene arimaco bekatuarençat ene sabeleco fruitua?
Oi guiçona, erakutsiren darotzut cer den on, eta cer galdeguiten duen Jaunac çu ganic: çucenari bere bidea ematea, urricalcortasuna maithatzea, eta çure Jaincoaren larderiarequin haren aitzinean ibilcea.
Janen dun, eta ez haiz aseco; hire beheramendua hire erdian içanen dun; lothuco haiz gauçari, eta ez dun salbaturen; eta salbatuco ditunanac, ezpatari arthiquiren cioizquinat.
Beguiratu ditutzue Amriren manamenduac eta Acaben etchearen eguinçac oro, eta ibili çarete hequien gogara, nic xahupenera arthic heçadan eta hitaco egoiliarrac eçar detzadan gucien irrigarri; eta jasanen dun ene populuaren laidoa.