Ene herri, gogora ezazu zer asmo gaizto zerabilen Moabeko errege Balakek, eta zer erantzun zion Beor-en seme Balaamek; gogoratu Xitimdik Gilgal bitartean gertatutakoak, horrela aitor dezazun zu salbatzeko nik egindako guztia».
Zer du Jaunak atsegin? Ahariak milaka eskaintzea? Olioa ibaika isurtzea? Lehen-semea eskaini behar ote diot neure errebeldiaren ordain? Sabeleko fruitua, neure bekatuaren barkamena eskatzeko?
Gizaki hori, irakatsi zaizu zer den ona, zer nahi duen Jaunak zuregandik. Hauxe: zuzenbidez jokatzea, on izaten saiatzea, eta zure Jainkoarekin apaltasunez bizitzea.
Jan, bai, jango duzu, baina ase ez; goseak erreko zaitu. Zerbait gorde nahiz ibiliko zara, baina ezin; eta zerbait gordeko bazenu ere, ezpataz suntsituko nuke.
Omri erregearen aginduak eta Akaben familiaren ohiturak gordetzen dituzu: haien esanetara zabiltza. Horregatik, zuen hiria hondatua utziko dut eta bizilagunak lotsa gorrian. Nire herriaren lotsaizuna jasan beharko duzue».