Çorigaitz niri! Ceren naicen eguin hala-nola udazquenean mahasqueta dabilana, mahastiac bildu diren ondoan molko bat ez da jateco, eta alferretan pico goiztiarrez guticiatu da ene arima.
Saindua lurretic galdu da; guiçonetan çucenic ez da; guciac odolaren ixurceco celatetan dabilça; heriotzearen emateco, guiçonac ihiztatzen du bere anaia.
Onçat deitzen dute berec eguin gaizquia; galdea du buruçaguiac ahoan, eta sariari beguira dago juiea; handiec goraqui derrate beren arimaco lehia, eta nahasten dute lurra.
Horietaric hobeena elhorria beçala da, eta çucenenac iduri du berroco arrancea. Heldu da bilhatuac içanen çareten eguna, ikartuac içanen çaretena; orduan içanen da horien desmasia.
Bekatu eguin dudalacoz Jaunaren contra jasanen dut haren hasarrea, juia deçan arteo ene ikustecoa, eta ene çucenari bide eman dioçon arteo; atheraturen nau arguira, ikusiren dut haren justicia.
Eta beguiraturen du ene etsaiac, eta ahalquez da estaliren, niri derrana: Non da hire Jainco Jauna? Ene beguiec ikusiren dute ene etsaia lurrean orduan oin-petan içanen da, carriquetaco lohia iduri.
Egun hartan Asurdic ethorriren çaizquitzu çure umeac; ethorriren dire hiri hazcartuetara, eta hiri hazcartuetaric hibairaino, eta itsasotic itsasora, eta menditic mendira.
Jendaiec ikusiren dute, eta ahalquetara erorico dire haren indarraren handitasunaz; escua eçarriren dute ahoaren gainean, eta gor içanen dire hequien beharriac.
Sugueec beçala milicaturen dute herrautsa, lurreco cierpeac beçala asaldaturen dire beren egoitzetan; ikaraturen ditu gure Jainco Jaunac, eta çure beldurrez egonen dire.
Nor da çure iduricoric, oi Jaincoa, ceinac eceztatzen baituçu gaizquia, eta bazterrerat uzten çure primançaco ondarren bekatua? Ez du guehiago bidaliren bere hasarrea, ceren urricalcea baitu atseguin.