Dirdiratzen duten ezpatena, phindarra darioten lancena, hilcen dituztenen ostearena, eta eragozpen gaitzarena; sarrasquia ez da baratzen, hila hilaren gainera doha.
Çorigaitz, hire limburqueria nihonerecoen gatic, lilitcho eder eta çoragarria, sorguinqueriac erabilcen ditunana, populuac hire limburqueriez eta jendaquiac hire gaizquinqueriez saldu ditunana!
Huna non heldu natzainan, dio armadetaco Jaunac, eta hire beguien aitzinean aguerturen ditinat hire ahalcagarriqueriac, eta jendaiei erakutsiren ciotenat hire buluztasuna, eta erresumei hire laidoa.
Eta guerthaturen dun, edoceinec ikus heçan, guibelerat eguinen duela, eta erranen: Xahutua da Niniba! Nor grinaturen da hire gainean? nondic hiri bilha goçacari emaile bat?
Halaric-ere atze-herritara hura ere gathibu eramana içan da; haren haur xumeac phorroscatuac içan dire carrica-buru gucietan; haren guiçon aiphudunen gainera arthiqui dute çortea, eta haren handi-mandi guciac oin-burdinequin lothuac içan dire.
Horra hire populua hire erdian dela emaztequi batzu iduri; hire lurreco atheac çabal-çabalac egonen çaizcoten hire etsaiei; suac iretsico ditin hire athe-hagac.
Hire çainac ditun xartalac iduri, eta hire haurrac xartalacumeac beçala, çainac egun hotzean hesi-petan baitire maldatzen; iguzquia aguertu da, eta hegaldatu dire, eta ez da eçagun cein den hequiec ciren toquia.
Hire sakia ez duc itzalecoa; gaixtoenetaric duc hire çauria: hire berriac aditu dituzten guciac escu-çaflaca abiatu dituc hire gainean; ecen nor da haina ceinaren gainean ez baita noizbait iragan hire malçurtasuna?