Certaco erakutsi daroztadatzu gaixtaqueria eta behardura, beguien aitzinera eman daroztadatzu harrapaqueria eta bidegabea? Eman da erabaquia, eta makurra atheratu da nausi.
Aria hortaz da leguea osticatua, eta çucena ez da bere bidean burura helcen; ecen gaixtoa prestuari nausitzen çaio, erabaqui tzarrac direlacoz ilkitzen.
Beguia emaçue populuen gainera eta ikusaçue: harri eta baldi çaitezte; ecic guerthaturen da çuen egunetan lan bat, nihorc sinhetsiren ez duena aiphatuco denean.
Haren çaldiac lehoinabarrac baino arinagoac dire, eta gabaz dabilçan otsoac baino çalhuagoac; haren çaldizcoac hedaturen dire; ecen urrundic ethorriren dire hegaldaca, jatera laster eguiten duen arranoa iduri.
Ene Jainco Jauna, ene saindua, ez othe çare çu hatsarritic Jainco ahalorotacoa, eta gu ez baicare hilen? Jauna, hura eçarria duçu, haren escuz justiciaren eguiteco; indarrean gogortu duçu, haren escuz açurriatzeco.
Horren gatic imolaturen diozca bitimac bere sareari, sacrificioac eguinen bere gormei; hequiequin handitu içan duelacoz bere çathia, eta bildu janhari hauta.