Ceren ikusi duçuna urrun baita oraino; eta aguertuco da azquenean, eta ez du hutseguinen: luçatzen badu, iguricaçu; ethorrico da segurqui, eta ez du beranduco bere tenorean.
Nola arnoac enganatzen baitu edalea, orobat içanen da guiçon burgoiaz, eta ez da ohoretan içanen; harec çabaldu du arima ifernua beçain; eta bera, herioa iduri, ez da aseco; bere azpira bilcen ditu jendaqui guciac, eta bere azpian metatzen ditu populuac oro.
Hequiec guciec ez othe dute haren gainetic harturen erranquiçun bat, eta haren asmacarietaric hizcunça bat, erranen baita: Çorigaitz berceen ontasunen bilcen hari denari! noiz arteo harico da bere contra lohi murrucatzen?
Horrelacoac ez othe dire heldu armadetaco Jauna ganic? Ecen populuac su handi batençat eta jendaiac hutsarençat dire nekatzen, eta iraunguico dire guciac.
Ospe orde, laidoz haiz bethea; edaçac hic ere eta lohacar hadi Jaunaren escuco edari-unciac atzemanen hau hi ere, eta laidoa goiti eguinen duc hire ospearen gainera.
Libango hire gaixtaqueriec estaliren haute; eta abereen desmasiac lazturen ditu, ixuri içan duten odol guciaren ariaz; lurrari, hiriari eta hartan çaudenei eguin daroezten gaizqui gucien ariaz.
Cer baliatzen da oficialeac cicelatu edo urthu duen molde eta itchura gueçurtia? eta halere oficialeac bere lanean sinheste badu, itchura mutu eguiten haritzeco.
Çorigaitz hainari ceinac çurari erraten baitio: Atzar çaite! eta ixilic dagoen harriari: Jaic çaite! Harri harec argui othe deçaque? Hara non den urhez eta cilharrez estalia; bainan den-gutieneco hatsic ez da haren sabelean.