Guelditu da, eta neurtu du lurra; Jendaiei beguiratu diote, eta urtaraci ditu; herraustuac dire mendeco mendiac; Lurreco munhoac aphaldu dire haren bethicotasunaren urhatsen azpian.
Hibaien contra othe çare samur, Jauna? edo hibaien contra jauzten othe da çure hasarrea? edo itsasoaren gainera çure gaitzidura? Çu igaiten çare çure çaldietara, eta çure orga-lasterrec demate salbamendua.
Ilki çare çure populuaren salbatzeco, çure Cristorequin gure salbatzeco. Gaixtaguinaren etchean jo duçu burua, haren asentuac aguertu ditutzu gainetic beherera.
Madaricatu ditutzu haren manamenduco makila, haren guerlarien buruçaguia, xirimola beçala ene xahutzera heldu cirenac. Haren bozcarioac iduri çuen, çokoan guiçon beharra iresten hari duenaren bozcarioa.
Aditu dut, eta nahasi da ene barnea; çure minçoac ikaran eçarri ditu ene ezpainac. Usteldura sar bedi ene heçurretan, eta çornetan bihoa ene azpitic, Phausu har deçadan ene hesturaco egunean, igan nadien ene populu, guerria tincaturic dagoenaren gana.
Alabainan picoa ez da loraturen, eta mahatsac ez du ninicaric içanen; Olibac gueçur eguinen du, eta landec ez dute ekarrico bihiric; Arditeguitic kenduco da acienda, eta heian ez da abereric içanen.
Jainco Jauna da ene indarra, eta ene oinac eçarriren ditu orenen oinen pare. Eta ene munho gainetara eramanen nau garaitiarrac, psalmoac cantatzen ditudalaric.