Haren buruçaguiac haren erdian dire, marrumaz dauden lehoinac iduri; haren juieec iduri dute otsoac, arratsean atzemana iresten dutenac, eta goiceco ez usten.
Haren erdian Jauna da çucena, bidegabequeriaric ez du eguinen; goiz-goicetic arguira atheraturen du bere erabaquia; bainan gaixtaguinac ez du eçagutzen ahalqueric.
Xahutu ditut jendaiac, eta urratuac daude hequien dorreac; mortu eguin ditut hequien bideac, handic nihor iraganen ez den beçala; desmasiatuac daude hequien hiriac, guiçon bat gabe, egoiliar bat gabe.
Erran içan dut: Noizbait içanen çare bederen ene beldur, noizbait onhetsiren duçu irakaspena; eta horren egoitza ez da galduco bere eguitate gaixtoen gatic, ceinen ariaz açurriatu baitut. Gucia gatic, goicetic jaiquiz galduqueriari arthiqui diozcate beren gogoeta guciac.
Horren gatic iguric neçaçu, dio Jaunac, ethorquiçunean berriz jaiquico naicen eguneraco; ceren ene erabaquia baita, bilduco ditudala jendaiac eta batera ekarrico erresumac; eta hequien gainera ixurico dut ene gaitzidura, ene hasarre guciaren garra; ecen ene gaitzirizcoaren suaz iretsia içanen da lurra oro.
Egun hartan etzare ahalcatua içanen çure asmu gucien ariaz, ceinetaz ene leguea hautsi baituçu; ceren orduan çure erditic kenduco baititut, beren espantuz çure burgoitasuna hancen dutenac, eta ez baitzare hampurusturen guehiago ene mendi sainduaz.
Israelgo ondarrac ez dire tzarquerian harico, ez-eta gueçurrez minçatuco; mihi cimarkutsua ez da hequien ahoan aurkituco; ceren hequiec baquean baitire alhatuco eta etzanen, eta nihor ez baita içanen hequien icitzeco.
Jaunac hautsi du çure contraco erabaquia; iraici ditu çure etsaiac: Israelgo erregue, Jauna çure erdian dago, ez duçu guehiago gaitzaren beldurric içanen.
Çure Jainco Jauna hazcarric dago çure erdian; berac salbaturen çaitu: bozcarioz da bozturen çure gainean; çure amodioan du goço harturen; çure gainean çure esquer onetaco cantuen atseguinez da jauciren.
Huna non hilen ditudan orduan atsecabe eman içan darotzuten guciac; eta salbaturen dut maingu eguiten duena, eta bilduren dut iraicia içan cena; eta laudoriotan eta ospetan eçarriren dut ene populua bere ahalcamenduco toqui gucietan.