Çuetaric cein da çaharretaric guelditua, etche hau bere lehembicico ospean ikusi duena, eta cer plantetan ikusten duçue orai? Çuen beguietan ez othe da ez balitz beçala?
Eta orai, Çorobabel, eguioçu bihotzari, dio Jaunac; bihotzari eguioçu, Jesus, Josedequen semea, aphez-handia; bihotzari eguioçuete, lur huntaco populu gucia, dio armadetaco Jaunac; eta beguira çaçue (ecen ni çuequin naiz, dio armadetaco Jaunac)
Guiçon batec haragui sainduetsitic eraman baleça bere soinecoaren petrailean, eta pusca hartaz uqui baleça oguia, edo jaquia, edo arnoa, edo olioa, edo jateco cerbait, sainduetsia othe liçate hura? Aphecec aldiz ihardetsi çuten: Ez.
Eta Agjeoc erran çuen: Baldin hiliquiaz lohitua denac uqui baleça aiphatu horietaric cerbait, kutsatua liçate othe? Eta aphecec ihardetsi eta erran çuten: Bai, kutsua baluque.
Eta Agjeoc ihardetsi eta erran çuen: Orobat da populu hau ene aitzinean; hala-hala da jendaqui hau, dio Jaunac, eta halaber horien escuetaco lan guciac; eta hor escaini dituzten guciac kutsatuac dire.
Haciac belhartu othe dire oraicoz, eta mahastiac, eta picodiac, eta mingranadiac eta olibadiac loratu othe dire oraino? egun huntaric ixurico dut ene benedicionea.
Eta eragotziren dut erreinuetaco tronua, eta leherturen dut jendaien erreinuco indarra, eta uzcailiren ditut orga-lasterra eta haren gainecoa; eta lurra joco dute çaldiec eta çaldizcoec, eta guiçona erorico da bere anaiaren ezpataren azpira.
Eta egun hartan, dio armadetaco Jaunac, hartuco çaitut çu, Çorobabel, Salathielen semea, ene cerbitzaria, dio Jaunac; eta eçarrico çaitut ene ciguilua beçala, ceren çu baitzaitut hautatu, dio armadetaco Jaunac.