Alabainan hutsalqueriac erran dituzte jaincomoldeec, gueçurrac ikusi dituzte aztiec, eta elhe alferrac erabili dituzte amets-eguileec; goçacari hutsalac ematen cituzten; hargatic ene populua içatu da arthalde bat beçala eramana; eta atsecabeac jasanen ditu, ceren ez baitu arçainic.
Arçainen contra biztu da ene hasarrea, akerren gainean eguinen dut ene ikarpena; ceren Jauna goan baita bere arthaldearen, Judaco etchearen ikustera, eta hura hartu du bere ospezco çalditzat guerlaraco.
Eta içanen dire, etsaia guduan carriquetaco lohia beçala oincatzen duten guerlari hazcarren idurico; eta guducaturen dire, ceren hequiequin içanen baita Jauna; eta çaldien gainera igaiten direnac ahalquez içanen dire estaliac.
Eta hazcarturen dut Judaco etchea, eta salbaturen dut Josepena, eta bihurraraciren ditut, ceren urricalduren bainatzaiote; eta içanen dire hala-nola hastandu ez nituenean oraino; ni naiz ecen hequien Jainco Jauna, eta ençunen ditut nic.
Eta içanen dire hala-nola Efraimgo hazcarrac, eta bozturen da hequien bihotza arnoz beçala; eta hequien semeec ikusiren dute, eta bozturen dire; eta hequien bihotza jauciren da Jauna baithan.
Eta bihurraraciren ditut Eguiptoco lurretic, eta Asiriatic bilduren ditut; eramanen ditut Galaadeco eta Libango lurrera, eta hequiençat lekuac ez dire oraino asqui çabal içanen.
Israelec iraganen du itsas-atheca; eta Jaunac joco ditu itsasoan uhinac, eta hibaico osin guciac agorturen dire; eta Asurren burgoitasuna aphaldua içanen da, eta Eguiptoaren manamenduco makilac guibelerat eguinen du.