Eta nic ere ez ditut guehiago guphidetsiren lur huntaco egoiliarrac, dio Jaunac; huna non arthiquiren ditudan guiçonac, cein bere lagunaren escura eta bere erreguearen escura: eta xahuturen dute lurra, eta nic ez dut hequien escutic atheraturen.
Eta hargatic, oi arthaldeco beharrac, nic alhaturen dut hilceco den acienda. Eta hartu nituen bi cigor, eta bat deithu nuen Edertasuna, eta bercea Lokarria: eta alhatu nuen arthaldea.
Eta Jaunac erran çarodan: Moldeguinari arthicoçu sari eder hori, ceinaren bethe preçatua bainaiz horietaz. Eta hartu nituen hogoi eta hamar cilharrezcoac eta moldeguinari arthiqui niozcan Jaunaren etchean.
Ecen hura non eraiquiren dudan lurrean arçain bat, ceina ez baita goanen ardi utziaren ikustera, barraiatuaren bilhatzera; ceinac ez baitu sakitua sendaturen, ez-eta guelditzen çaizconac haciren; eta janen baititu guicenenac eta hautsico baitiozcate hatz-behatzac.
Oi arçaina, eta arçain-aiçun arthaldea trebes uzten duena! Ezpata dago haren besoaren gainera eta haren escuineco beguira; iharturen da haren besoa, eta ilhumbeac harturic itsuturen haren escuineco beguia.