×

Navarro Labourdin 1571

Zacharie 12

1
Jaunaren hitzaren sortha Israelen gainera. Dio Jaunac, cerua hedatu, lurra asentatu eta guiçonaren izpiritua haren baithan eguin duenac:
2
Huna non eçarcera daramadan Jerusaleme hordiqueriaco athaburu populu guciençat inguruan; eta Juda ere sethioan içanen da Jerusalemeren contra.
3
Eta egun hartan içanen da, populu guciei emanen diotedala Jerusaleme sortha harritzat; eta hura alchatuco duten guciac sarrasquiz larruturen dire; eta haren contra bilduren dire lurreco erresuma guciac.
4
Egun hartan, dio Jaunac, harriduraz joco dut çaldia eta buruco jauzcuraz haren gainecoa; eta Judaco etchearen gainera çabalduren ditut beguiac, eta itsuturen ditut populuen çaldi guciac.
5
Eta Judaco buruçaguiec beren bihotzean erranen dute: Jerusalemdarrec indar aurki beçate armadetaco Jauna baithan, beren Jaincoa baithan.
6
Egun hartan eçarriren ditut Judaco buruçaguiac, hala-nola su-uncia egur-pean, hala-nola çuci bicia belhar-pean; eta ezquerrerat eta escuinerat iretsico dituzte populu guciac inguruan; eta Jerusaleme berriz betheco da egoiliarrez, bere leheneco toqui berean.
7
Eta Jaunac salbaturen ditu Judaco olhac hastapenean beçala; Dabiden etcheac ez deçan bere buruaz espanturic erabil, ez-eta Jerusalemdarrec Judaren contra.
8
Egun hartan Jaunac gueriçaturen ditu Jerusalemdarrac; eta egun hartan hequietaric tcharrena Dabid beçala içanen da; eta Dabiden etchea içanen da Jaincoaren etchearen pare, Jaunaren ainguerua iduri hequien aitzinean.
9
Eta egun hartan içanen da, Jerusalemeren contra ethorri jendaquien lehercera harico naicela.
10
Eta Dabiden etchearen eta Jerusalemdarren gainera ixurico dut graciazco eta othoitzezco izpiritua; eta beguiraturen darotade niri, itzatu dutenari, eta itzatu dutena deithorez deithoraturen dute haur bakar baten gainera deithoratzen denean beçala, eta minez egonen dire lehen-sorthu bat hilcen denean eguiten ohi den beçala.
11
Deithore handia içanen da egun hartan Jerusalemen, Maiedongo celhaian Adadremongo deithorea beçala.
12
Eta deithoretan içanen da lurra; familia familiatic berez, Dabiden etcheco familiac berez, eta hequietaco emaztequiac ere berez;
13
Nathanen etcheco familiac berez, eta hequietaco emaztequiac ere bai; Lebiren etcheco familiac berez, eta hequietaco emaztequiac halaber; Semeiren familiac berez, eta hequietaco emaztequiac orobat;
14
Gaineraco familia guciac, familia familiatic berez, eta hequietaco emaztequiac berez.
Basque Bible 1571
Public Domain
:
Enregistrer les notes