Elizen Arteko 2008
|
| 1 |
| «Egun hartan, iturburu bat sortuko da Daviden ondorengoen eta Jerusalemgo bizilagunen bekatua eta kutsadura garbitzeko». |
| 2 |
| Jaunak dio: «Egun hartan garbitu egingo ditut lurretik sasijainkoen izenak, ez da aurrerantzean haien aipamenik egingo; bota egingo ditut profetak, baita haiek kutsatzen dituen espiritua ere. |
| 3 |
| Norbait profeta-jardunean hasten bada, sortu zuten gurasoek berek esango diote: “Hil egin behar duk, Jaunaren izenean gezurrak iragarri ditualako”. Bere gurasoek zulatuko dute alderik alde, profeta-jardunean ari den bitartean. |
| 4 |
| Egun hartan, lotsatu egingo dira profetak beren profeta-jardunaz eta ez dira soingaineko iletsuz jantziko, engainatzeko. |
| 5 |
| Esango dute: “Ni ez naiz profeta, nekazari baizik; lursailen jabe naiz gaztetandik ”. |
| 6 |
| Eta galdetuko diote: “Zer dituk, bada, soinean daramatzaan zauri horiek?” Eta hark erantzungo: “Neure maitaleen etxean zauritu naute”». |
| 7 |
| Jaun ahalguztidunak dio: «Jaiki zaitez, ezpata, nire artzainaren aurka, nire laguntzailearen aurka. Jo artzaina: ardiak sakabanatu egingo dira, txikienak ere jo egingo ditut. |
| 8 |
| Lurralde guztian, hirutatik bi kendu eta hil egingo dira, eta heren bat soilik geratuko da. |
| 9 |
| Heren hori sutan garbituko dut zilarra garbitzen den bezala, urrea arragoan bezala. Hark dei egingo dit eta nik erantzun egingo diot: “Ene herri” esango dut, “Jauna, ene Jainko” esango du». |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque2008/zechariah/013.mp3
14
13