Elizen Arteko 2008
|
| 1 |
| Gero, Jaunak Josue apaiz nagusia erakutsi zidan, Jaunaren aingeruaren aurrean zutik. Josueren eskuinaldean Satan etsaia zegoen salatari. |
| 2 |
| Jaunaren aingeruak esan zion Satani: «Isilaraz hazala Jaunak, Satan, isilaraz hazala Jerusalem aukeratu duen Jaunak. Josue sutatik ateratako ilintia bezala da». |
| 3 |
| Josue, hain zuzen, soineko zikinez jantzia zegoen, aingeruaren aurrean zutik. |
| 4 |
| Aingeruak bere aurrean zeudenei esan zien: «Erantzi horri soineko zikina!» Eta Josueri esan zion: «Begira, zuregandik bekatua aldendu eta jai-soinekoz janzten zaitut». |
| 5 |
| Aingeruak esan zuen: «Jar iezaiozue buruan buruzapi garbi bat». Jarri zioten buruzapi garbia, eta jai-soinekoa jantzi. |
| 6 |
| Gero, Jaunaren aingeruak iragarpen hau egin zion Josueri: |
| 7 |
| Honela dio Jaun ahalguztidunak: «Nire bidetik ibili eta nire aginduak betetzen badituzu, neure tenpluko zuzendari izango zaitut, bertako atarien zaindari; neure aurrean zerbitzari ditudan hauen mailako egingo zaitut. |
| 8 |
| «Entzun, bada, zuk, Josue apaiz nagusi horrek, eta entzun bezate zure apaiz-laguntzaileok, ernetzeko dagoen salbamenaren aurre-ezaugarri direnok: Nik neure morroi “Ernamuin ” ekarriko dut. |
| 9 |
| Horra Josueri aurkezten diodan harria, bakarra eta zazpi begiduna. Idazkun bat ezarriko diot, eta egun bakar batean ezereztuko dut lurralde honen bekatua. Hala diot nik, Jaun ahalguztidun honek. |
| 10 |
| Egun hartan mahats-parra eta pikondopera gonbidatuko duzue elkar ». |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque2008/zechariah/003.mp3
14
3