Eta erran çarodan: Cer ikusten duçu? Eta ihardetsi nuen: Ikusten dut, eta hara ganderailu bat gucia urhezcoa, eta olio-uncia haren buru buruan, eta çazpi criselu haren adarretan, eta haren gaineco criseluetara daude çazpi tutu olio-emaile;
Cer haiz, mendi handia, Çorobabelen aitzinean? Celhai eguinen hau, eta ekarriren dic izquina-harria, eta oraico temploa eguinen du berreguintasunez lehenecoaren bardin.
Çorobabelen escuec arthiqui dituzte etche hunen asentuac eta haren escuec akabaturen dute; eta jaquinen duçue armadetaco Jaunac nauela çuen gana bidali.
Norc daduzca erdeinutan egun hitz hauquiec? eta bozturen dire, eta ezteinu-harria Çorobabelen escuan ikusiren dute. Lur gucia iragaiten duten çazpi begui horiec Jaunarenac dire.