Eta aingueruac erran çarodan: Cer ikusten duçu? Eta ihardetsi nuen: Ikusten dut liburu bat hegaldaca; badu hogoi besoren lucetasuna eta hamarren çabaltasuna.
Eta erran çarodan: Hori da lur guciaren gainera atheratzen den madaricionea; ecen ohoin guciac, hor iscribatua denaren arabera içanen dire juiatuac, eta cin gaixto eguile guciac orobat hortaric juiaturen dire.
Eta atheraturen dut hori, dio armadetaco Jaunac; eta sarthuren da ohoinaren etchean eta gueçurrez ene icenean cin eguiten duenaren etchean; eta haren etchean egonen da, eta erreco ditu etchea eta hartaco çur eta harriac.
Eta goititu nituen beguiac, eta ikusi nuen; eta hara ilkitzen cirela bi emaztequi, eta haicea hegaletan çuten, eta hegalac cituzten miru-hegalac iduri; eta alchatu çuten pitcherra lurraren eta ceruaren artera.