Eta itzuli nincen, eta goititu nituen beguiac, eta ikusi nuen: eta hara lau orga-laster bi mendiren artetic ilkitzen cirenac; eta mendiac cobrezco mendiac ciren.
Hazcarrenac ilki ciren eta bilhatzen çuten goatea eta lur gucia iragaitea. Eta aingueruac erran çuen: Çoazte, iragan çaçue lurra; eta lurra iragan çuten.
Desherrituetaric, Holdai, Tobias eta Idaia ganic har çatzu emaitzac; eta egun hartan goanen eta sarthuco çare Sophoniasen seme Josiasen etchera; horiec oro Babilonatic ethorriac baitire;
Eta minçatuco çaquizquio, erraten dioçularic: Huna Iguzqui-sorcea deitzen den guiçona; eta hunen azpitic sorthuco da populu berri bat, eta Jaunari eguinen dio temploa.
Eta harec eguinen dio Jaunari temploa, eta harec ekarriren du ospea, eta jarriren da, eta bere tronuaren gainetic jaun içanen da; eta apheça bere tronuan içanen da, eta hequien bien artean içanen da baquezco batasuna.
Eta urrun direnac ethorrico eta Jaunaren temploaren eguiten harico dire; eta jaquinen duçue armadetaco Jaunac igorri nauela çuetara. Hau guerthatuco da ordean, baldin ençunez aditzen baduçue çuen Jainco Jaunaren minçoa.