Eta armadetaco Jaunaren temploco aphecei eta profetei erratera: Borzgarren hilabethean deithoratu edo ene burua sainduetsi behar othe dut, asco urthez jadanic eguin içan dudan beçala?
Minça çaquizquiote lur huntaco populu guciari eta aphecei, erranez: Borzgarren eta çazpigarren hilabethean barurtu eta deithoratu çaretenean hirur hogoi eta hamar urthe hauquiez, enetzat barurtu othe duçue çuen barura?
Ez othe dire horiec Jaunac erran içan dituen hitzac aitzineco profeten arartecoz, Jerusaleme bere egoiliarrequin cenean oraino, aberats cirenean hura eta haren inguruco hiriac, eta hegoaldea eta celhaiac egoiliarrez betheac cirenean?
Hau dio armadetaco Jaunac: Çucenari cintasunean emoçuete bere bidea, eta batbedera urricalcor eta urricalmendutsu içan bedi bere anaiaren alderaco eguincetan.
Eta beren bihotza eguin dute diamanta beçain gogor, ez aditzea gatic leguea, eta armadetaco Jaunac bere izpirituaz, aitzineco profeten arartecoz igorri solasac; eta gaitzidura handia jauci da armadetaco Jaunaren gatic.
Barraiatu ditut eçagutzen etzituzten erresuma guciac barna, eta hequien ariaz desmasiatua da lurra, nihor ez baita han gaindi iragaiten, ez alde batera, ez bercera, eta mortu eguin dute lur lehiagarria.