Hau dio armadetaco Jaunac: Itzuli naiz Sionen gana, eta Jerusalemeren erdian eguinen dut ene egoitza; eta Jerusaleme deithua içanen da eguiaren hiria; eta armadetaco Jaunaren mendia, mendi sainduetsia.
Hau dio armadetaco Jaunac: Baldin populu hunen ondarren beguiei gaitz iduritzen baçaiote hori egun hequietaco, gaitz içanen othe çaiote ene beguiei? dio armadetaco Jaunac.
Eta erakarriren ditut, eta Jerusalemeren erdian egonen dire; eta içanen dire ene populua, eta ni içanen naiz hequien Jaincoa, eguian eta çucentasunean.
Ecen baldin egun hauquiec baino lehen sariric gabe baciren guiçonen eta acienden lanac; ez sarcen cenac ez ilkitzen cenac baqueric ez baçuten hesturaren ariaz; eta guiçon guciac utzi baditut, bat berceari jaçarca;
Bainan hequien erdian içanen da baquezco hacia; mahastiac emanen du bere fruitua eta lurrac bere uzta; ceruec emanen dute beren ihinça, eta populu hunen ondarrei goçaraciren diozcatet ontasun horiec oro.
Eta hau guerthaturen da: Judaco etchea, eta Israelgo etchea, madaricionetan içatu çareten beçala jendaietan, hala-hala salbaturen çaituztet, eta içanen çarete benedicionetan; ez içan beldurric, indar emoçuete çuen escuei.
Çuen bihotzetan ez beçaçue gaizquiric asma ceinac çuen adisquidearen contra, eta ez beçaçue gueçurrezco cina maitha; ecen horiec oro nic hastio ditudanac dire, dio Jaunac.
Hau dio armadetaco Jaunac: Laugarren hilabetheco barura, borzgarrenecoa, çazpigarrenecoa eta hamargarrenecoa, bozcario eta jaucitara eta besta-buru ederretara bihurturen çaizquio Judaco etcheari: bakarric maitha çatzue eguia eta baquea.
Eta egoiliarrac bat bercea gana goanen dire, diotelaric: Goacen eta errequei deçagun Jaunaren beguithartea, eta bilha deçagun armadetaco Jauna. Eta berceac ihardetsico du: Heldu naiz ni ere.
Hau dio armadetaco Jaunac: Hori içanen da, noiz-etare hamar guiçonec, jendaien minçaia gucietaricacoec, hartuco baitute Judu baten petraila, diotelaric: Çuequin goanen gare, ençun dugu ecen çuequin dela Jaincoa.