Elizen Arteko 2008
|
| 1 |
| Orduan ikusiko duzue berriro zintzoaren eta gaiztoaren arteko aldea, Jauna zerbitzatzen duenaren eta zerbitzatzen ez duenaren arteko aldea. |
| 2 |
| Honela diot nik, Jaun ahalguztidun honek: Badator eguna, labea bezain kiskalgarria. Harro eta gaizkile guztiak lasto izango dira, eta etortzekoa den egun horretan erre egingo; ez die utziko ez sustrairik, ez abarrik. |
| 3 |
| Baina zuentzat, begirune izan didazuenontzat, eguzkia bezala agertuko da nire justizia, errainuetan osasuna dakarrela. Eta poz-jauzika aterako zarete, ukuilutik askaturiko zekorra bezala. |
| 4 |
| Nik ekingo diodan egun horretan, gaizkileak zapaldu egingo dituzue: hautsaren pareko izango dira zuen hankapean. Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak. |
| 5 |
| «Gogora nire zerbitzari Moisesen legea, gogora Horeb mendian Israel osoarentzat eman nizkion agindu eta arauak. |
| 6 |
| Baina begira, Jaunaren eguna, egun handi eta ikaragarria, iritsi baino lehen, Elias profeta bidaliko dizuet. |
| 7 |
| Gurasoak seme-alabekin eta seme-alabak gurasoekin bakearaziko ditu. Horrela, zuen lurraldea suntsitzera etorri beharrik ez dut izango». |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque2008/malachi/004.mp3
4
4