«Bidal itzazu gizaseme batzuk israeldarrei ematen diedan Kanaan lurraldea ikertzera. Bidali leinu bakoitzetik gizaseme bana, israeldarren arduradunen artetik aukeraturik».
Negevetik igo eta Hebronera iritsi ziren —Hebron Egiptoko Tanis baino zazpi urte lehenago eraikia zen—. Han bizi ziren Anaken ondorengo Ahiman, Xexai eta Talmai.
Exkol ibarrera heldurik, mahats-mordo bakarra zeukan aihen bat moztu eta haga batetik zintzilik biren artean eraman zuten. Granada eta pikuak ere hartu zituzten.
eta, Kadexera, Paran basamortura, iritsirik, Moises, Aaron eta israeldar elkarte osoarekin bildu ziren. Guztiaren berri eman eta lurralde hartako fruituak erakutsi zizkieten.
Kalebek, jendeak Moisesen aurka ziharduen zurrumurrua isilaraziz, esan zuen: «Ea, goazen! Igo eta jabe gaitezen lurralde hartaz, bagara horretarako gauza eta».
Eta ikertutako lurraldea oso gaiztoa zela hasi ziren esaten israeldarren aurrean: «Ikertzen ibili garen lurraldeak bertako biztanleak irentsi egiten ditu, eta hango jende guztia ikaragarri handia da.