Eta Jaunari holocausta edo bitima escainico dioçuenean, botuen bethetzeco, edo çuen oldez emaitzac escaincean, edo çuen besta-buruetan goçotasuneco urrina Jaunari erretzean, idietaric edo bercela ardietaric,
Eta eguitea ahanci baçaio osteari, arthaldetic aratche bat escainico du holocaustatzat usain guciz onetan Jaunari, eta haren sacrificioa eta libacioneac, ceremoniec galdeguiten duten beçala, eta aker bat bekatuarençat.
Eta apheçac othoitz eguinen du Israelgo semeen baldarna guciarençat, eta barkatua içanen çaiote, ceren ez duten berariaz eguin bekatu: eta halere berençat, beren bekatuarençat eta ahanztearençat escainico dute isensua:
Eta apheçac harençat othoitz eguinen du, ez-jaquinez bekatu eguin duelacotz Jaunaren aitzinean: eta barkamendua ardietsico dio, eta barkatua içanen çaio.
Bainan ceinac-ere hampurusqueriaz cerbait bekatu eguin baituque, içan dadien herricoa edo arrotza (ceren Jaunari bihurtu çaioen), galduco da bere populutic.
Hequiec ikustearequin, orhoit ditecençat Jaunaren manamendu guciez, eta jarraic ez ditecençat beren gogoeta eta beguiei, ceinac gauça hainitzetan lohitzen baitira;