Hau da bitimaren ceremonia Jaunac eçarri duena. Israelgo semeei mana çoçuete erakar deçaçuten adin ederreco behi bat, gorrasta, bairic batere gabea eta uztarria erabili ez duena.
Eta xahu den guiçon batec bilduco ditu behiaren hautsac, eta arthiquico ditu campez haindian toqui guciz xahu batera, Israelgo seme guciec çain ditzatençat ihinztatzeco urarençat, behia bekatuarençat errea içan delacotz.
Eta behiaren hautsac eraman cituenac garbitu dituzqueenean bere soinecoac, arrats arteo lohi içanen da. Israelgo semeec eta hequien artean dauden arrotzec manamendu hau saindu iduquico du bethico çucenez.
Ur hartaric ihinztatuco dute hirugarren eta çazpigarren egunean, eta hola xahu eguinen da. Baldin hirugarren egunean ihinztatua içan ez bada, çazpigarrenean ecin xahutuco da.
Edoceinec guiçon baten hiliquia uquitu duenac, eta nahasteca hartaz ihinztatu içatu ez denac, kutsatuco du Jaunaren tabernaclea, eta Israeldic galduco da: xahupeneco uraz ihinztatua ez dena, lohi içanen, eta bere lohitasuna bere gainean egonen çaio.
Baldin norbaitec campoan uquitu badu berceec hilicaco edo berenez hil den guiçon baten gorphutza, edo haren heçur bat, edo hobia, lohi gueldituco da çazpi egunez.
Eta horreletan xahuac lohia xahutuco du hirugarren eta çazpigarren egunean: eta çazpigarren egunean xahutua içan denac, garbituco ditu bere gorphutza eta bere soinecoac, eta lohi içanen da arrats arteo.
Baldin norbait horrelaco moldez xahutua içan ez bada, haren bicia galduco da baldarnaren erditic: ceren Jaunaren sainduteguia kutsatu baitu, eta xahupeneco uraz ez baita ihinztatua içatu.
Manamendu hau içanen da bethi gucian legue. Urezco ihinztadura eguin duenac ere, garbituco ditu bere soinecoac. Edoceinec uqui deçan xahupeneco ura, arrats arteo tohi içanen da.