Erran cioten Madiango çaharrei: Populu horrec hala xahutuco ditu gure muguetan daudecin guciac, nola idiac belharra erroetaraino baitu murrizten. Hura bera cen orduan erregue Moaben.
Mandatariac igorri cituen beraz Balaami, Beorren seme aztiari, ceina egoten baitzen Amonen semeen lurreco hibai-heguian, erakar ceçatençat eta erran ceçoten: Huna Eguiptotic non ilki den populu bat, ceinac estali baitu lurraren gaina, campatzen dela ene parrean.
Çato beraz, eta madarica çaçu populu hau, ceren ni baino hazcarrago baita; heian niholacere jo eta iraiz deçaquedan ene lurretaric; eçagutu dut ecen benedicatua dela çuc benedicatzen duçuna, eta madaricatua çuc madaricatzen duçuna.
Moabeco eta Madiango çaharrenac goan ciren, escuetan çutela aztiaren saria. Eta Balaamen gana heldu içan cirenean, eta Balaquen solas guciac heldu ciozcatenean,
Balaamec ihardetsi çuen: Balaquec eman baleçat ere bere etchea urhez eta cilharrez betheric, ecin aldatuco nuque ene Jainco Jaunaren hitza, ez guehiago ez gutiago errateco.
Beraz Jaincoa gabaz ethorri citzaioen Balaami, eta erran cioen: Baldin guiçon horiec hire deitzera ethorri badira, xuti hadi eta habil horiequin: halaz bizquitartean, non nic manatuco daroana eguinen baituc.
Eta Jaincoa hasarretu cen. Eta Jaunaren ainguerua aitzinean jarri citzaioen bidean Balaami, ceina asto gainean jarria baitzen, eta bi sehi bacituen berequin.
Astoac ainguerua bidean xutic ikustenez, ezpata buluciric çaioela, baztertu cen bidetic, eta larretic cihoan. Nola Balaamec jotzen baitzuen eta nahi baitzuen bidera bihurraraci,
Astoac ainguerua guelditua ikusi çuenean, erori cen gainean çuenaren çangoen azpira: hunec samurturic, borthizquiago makilaz jotzen cituen astoaren sakatsac.
Astoac erran çuen: Ez othe naiz çure aberea ceinaren gainean egun arteo jarri ohi baitzare? erraçu heian egundaino eguin darotzudan holacoric. Behin ere! ihardetsi çuen Balaamec.
Aingueruac erran cioen: Cergatic jo duc hire astoa hiruretan? Ni ethorria nauc hiri trebes eguitera, ceren hire bidea tzarra duc eta niri aldegaitz eguiten darotana.