Eta Balaamec erran cioen Balaqui: Çaude aphur bat çure holocaustaren ondoan goan nadien arteo heian Jauna ethorrico çaroan, eta cer-ere manatuco baitarot, hura çuri erran deçaçudançat.
Eta arin goan cen ondoan, Jaincoa ethorri citzaioen. Balaam minçatu citzaioen eta erran cioen: Çazpi aldare alchatu ditut, eta aratche eta ahari bana gainean eçarri diozcatet.
Eta bere profeta-minçoa harturic, erran çuen: Aramdic, iguzqui-aldeco mendietaric erakarri nau Balaquec Moabitarren erreguec. Erran du: Çato, eta madarica çaçu Jacob: laster eguiçu, eta burhoca çaçu Israel.
Guerenden gainetic ikusiren dut, eta bizcarretaric beguira egonen natzaio. Populu horrec bakartasunean eguinen du bere egoitza, ez da berce jendaquien arteco ekarria içanen.
Norc kondaturen ahal du Jacoben herrautsa? norc eçaguturen ahal du Israelen umeen nombrea? Çucenen heriotzez hil benedi, eta ene azquen orduac içan beitez hequienac iduri.
Jaincoa ez da guiçona beçala gueçurrez minçatzeco, ez-eta guiçasemea beçala aldaca haritzeco. Erran du bada, eta ez othe du eguinen? minçatu da, eta ez othe du betheco?
Ez da jaincorderic Jacob baithan, eta ez da jaincoaiçun itchurapenic ikusten Israel baithan. Haren Jainco Jauna harequin da, eta haren baithan dira erregueren garhaiciaco otsac.
Huna populua lehoin urrixa beçala jaiquico dena eta lehoin orotsa beçala xutituco dena: harrapaquina iretsi arteo ez da etzanen, eta hil dituenen odola edanen du.