Eta hara Israelgo semeetaric bat non sarthu cen bere anaien aitzinean madiantar ema galdu baten gana, ikusten cituztelaric Moisec eta Israelgo semeen oste guciac, ceinac nigarrez baitzauden tabernacleco athean.
Sarthu cen israeldar guiçonaren ondotic leku tzarrera, eta sabel-petic cilhatu cituen biac batean, erran nahi da guiçona eta emaztequia. Eta içurria guelditu cen Israelgo semeetaric.
Phineesec, Eleaçarren semeac, Aaron apheçaren ilobasoac, ene hasarrea aldaratu du Israelgo semeen ganic, ceren hequien contra eneganaco karrez içatu den sutua, neorrec ene karrean xahu ez netzan Israelgo semeac.
Eta apheztasuna içanen da nola haren baithan, hala haren ondorego gucian bethiereco patu batez, ceren sutu den bere Jaincoaren alde, eta xahutu duen Israelgo semeen gaixtaqueria.